We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

MUNDU KODIFIKATUEN ATZEAN

by SARKOR

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Farolek biluzik utzi dute laino finez estalitako espaloia. Hotza dago isiltasun sakonean ez dago inor ni berotzeko… Aurrera pauso hautsi behartuaz beldurtuta dagoen saguzaharra naiz. Irudi makabroak irudikatzen asfaltoan adar desitsuratuek… Sortu duten hilerrian norbera besterik ez kable eta antenaz betetako hilobietan gorpuak besterik ez. Biziz beteta zeuden kaleak, lore sortaz apainduta gaur /Sortu duten hilerrian.
2.
GIZA LEGEA 03:06
Giza kultura zaharpean bizi duzun historian / sumiso egin zaituzte denari men eginez. Beti norbaiten aginpean, isiltasunaren lagun / “horrela dela eta”, horrela dela onartu. Justizia justurik ez duzu inoiz ezagutu / epaitzen zaituena giza-legea denean. Egina gaizki egon arren behin eta berriz goratua / “Estokolmo” sindromearen sintoman harrapatuta. Hautsi itzazu gelditzen diren ohitura zaharren hondakinak betiko desagertarazteko!! Oh ez, ez dut inoiz berriz gehiagotan jasango umiliatua sentitzea… inoiz ez, enaiz geldituko egoera hau berdintasun bihurtu arte!!
3.
Melodia urdinak eskaparatetan / gai superfizialak eskuragai maitasun hitz prefabrikatuak / komeni ez direnak entzun ez daitezen. Ipuin larrosak eskaparateetan / miseria eta gidoi bera kartoizko horma hotz artean / silikonazko panpinez apainduta. Mundu kodifikatuen atzean bizi garenak gara / sortu duzuen gainazal “HAPPY”en itzaletan Kolorez anestesiatuta eduki nahi duzue gure izatea / baina ilunegi dago dena hemen ezer margotzeko. Zuek segi ongizatea irudikatzen/ antenetan zaborra saltzen.
4.
“Berandu da” esan zenidan / sinestea kostatzen zitzaidan bitartean. “Bukatu da” zioen begiradak / portu gabeko itsasoan noraezean… / galduta korronte artean. Uooooh!! Nork behartu nazake orain / Uooooh!! azken orria idaztera nola ahaztu bizitakoa izena eta naizena / ametsa betetzear denean! Erruduna izan nintzela / pentsatuz sentitu nahi duzu libre. Berdin zaizula esantzazu / egiten dudanak ez dizula axola… / ondo dakit zer garen eta! Orain guztia alde / ez da atzera bueltarik / nire ondoan behar zaitut / diotena diotela
5.
Mikro aurrean mamuak sortzen dituzte jainkoek mikro aurrean harrotasunez puztuta makiladun horiek. Beti berdina seinalatu / betikoa satanizatu / eta aukera edukitzean sutan erre… eta berriz… Deabrua izango naiz zure hitzetan / lo egiten uzten ez dizun amets gaiztoa. Infernuko hauspo hauek berpiztutako errauts guztiak / bultzatu nau bide berean. Tronu gainetik mamuak elikatzen dituzte jainkoek / tronu gainetik botatzen dituzten sermoiez. Liburu zahar bat mahai gainean / hizkuntza arrotzean idatzia / belaunikatu eta hari zin egiten… eta berriz…
6.
Printze eta printzesaren bizitza imitatu nahian / familia perfektuaren plantak egiten zekenkeriaz betetako burmuin gaixoetan / onena lortu arte lasaitasunik ez. Etxean gosea, itsura gordez kalean / miserien salataria… Handinahiaz begiak estalita / munduaren aurrean distiratsu. Kategoria dena azalaren gainean / errespetatua sentitzeko (izateko). Inbidiaz jositako hitz pozoituak jaurtiz / harro sentitzen zara duzun material guztiagatik zure izena goraipatzen alokairuzko lagunekin / kontratua bukatzean beste batzuk erosiz. Kalean puztuta, hutsik etxean / miserien salataria… Ikusten dena baino ez duzu maite, ikusten dena baino ez… Ikusi ezin denari lepoa emanda zoaz bizitzan aurrera, bakarrik!!
7.
OHHH EGIA 03:23
Bila nabil baina ez zaitut inon aurkitzen. / Leku guztiak miatu ditut ta etzara azaltzen. Ez dakit zeri ari zaren ihes egiten. / Ez dakit zertaz zauden ezkutatzen… Ohhh egia, non sartu zara? / Ohhh egia, non galdu zara? / Nork saldu zaitu? Beldur zarela diote aho batzuek / zu etortzearen beldur diren izen berdinek. Zutaz galdezka nabil eta inork ez daki ezer. / Begi okerrez begiratzen naute… Ohhh egia, lainoz dut aurpegia! / Ohhh egia, euritan ditut begiak! Bila nabil eta jarraituko dut / zein zulotan zauden bizirik… bizirik… bila… ager zaitezen!
8.
Urte luzez "boufet librean" asetu arte, beteta / txartelak hustuz lau lagunen artean, mila negozio eta mila komunetan ondo lotuta dena, zutik dirau urrezko aulkian / orru egiten digu harro oraindik oihaneko erregeak eta errudunak bilatzen bizitzan / eta errudunak gu garela jakinda, Tabernetan bukatzen da guztia / nahi gaituen moduan, eta nahi gaituen tokian Zeinen erraza irautea, buru bakarreko artaldean / hori da pentsatzen duena egiten duenaren aurrean izutzen, isiltzen gaitu, dena kontrolpean oraindik ere / lehoia gurtzen jarraitzen dugu oihaneko errege
9.
IHES EGIN 03:33
Ez naiz gai irri bat margotzeko / ezer onik inon ikusteko / kalera irten ta ez lotsatzeko. Ez naiz gai maitatzeko / gezur bat berriz sinisteko / begirada goibel hau kentzeko. Ez naiz gai patroia jarraitzeko / zuek nahi duzuena izateko / bizitza poesiaz kontatzeko. Ez naiz gai itotzen nauen osti txar hau gordetzeko / antzerki hontan gidoi bat antzesteko. Ihes egin pozoitutako mundu hontatik / Ihes egin eusten nauten arauetatik senti dezaket berriz hegan egiteko beharra / ihes egiteko eraiki dugun leku hortara.
10.
Burumakur, uzkur, isil / euripean blai, kale ilunetan zehar / armarik gabe sistemaren morroia. Gelako bakardadean / liburu artean kateatuta dabil / estrategia bila ari da. Barne mugen kateak lotu zion arima / etsiturik zebilen erraldoiaren aurka, garaipenetik urrun da! Sistemaren gatibu denak (ihes egin nahi sistemari) haizea bezala, aske, nahiko luke gogoa (aska dezakenaren bila) baina indarrik ez du erraldoiaren aurrean (ihes egin nahi sistemari) errebeldiaren dantza, soilik bakardadean (azken garaipenaren bila) Musu gordinen egarri, fereka lizunen gose / lotsa putaren menpe! Inon ez du lekurik aurkitzen, hutsunea nonahi / bihotzik bako oihanean bultzaka darabilgu pizti asekaitzok. Mozkorraren bultzadak biltzen zion bakea / diruaren soinuak amodio lizuna garaipenetik urrun da! Harrotasunik ez / irribarre goxoa ahoan. Agur esan gabe azken jauzia zerura, zementuzko itsasora!! (Aska zaitezte zuek ere)

about

2012ko urria eta azaroa artean Mungiako MUXIKON estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua Iñigo eta Txortx Etxebarrietarekin.

credits

released January 12, 2013

license

all rights reserved

tags

about

SARKOR

www.sarkor.net

Tel. 644 248 271

Punk-Rock eta melodiaz janzten ditugu abestiak, azkarrago edo motelago, gure kutsua mantenduz.

contact / help

Contact SARKOR

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like SARKOR, you may also like: