We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

SENTIMENDU GABE

by SARKOR

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
0619180510 01:07
2.
Ongi etorriak lehiaketara / galtzaileek lekurik ez dutenera / Inork ezer galdetu gabe / umetatik erakutsi digute. Ondokoak baino hobeak izan behar garela / laguna zapaldu behar badugu ere… Sentimendu gabe, zenbakiek soilik balio dute / Gizarte honen bihotza agerian utzi dute, geratu da. Tokirik ez duen ohian hontan / zaila da bizitza ilunetan / gogorrenak egiten du aurrera / ahulenaz errazegi ahazten gara. Lehiakortasuna bizitza osoan / gugan sartuta dugu nortasunean…
3.
BIDE ILUNEAN 03:54
Argi izpi bat ilunetan bezala / ur tanta basamortuan / munduko hitzlari handien egia bezala! Eta gaur ilargiari begira aurpegi goibel berdinaz agertu da. Malko izpiz argitu du dena / larru azala erabat humelduaz / Hitzik gabe, bide ilun honek nora garamatzan esan nahian bezala. Tximeleta armiarma sarean / arrain bat baineran / preso dagoenaren askatasuna bezala! Eta gaur hamaika galdera idatzita baina ez dut inon erantzunik aurkitzen / Gaur ere ilargiari begira aurpegi goibel berdinaz agertu da. Eta gaur ulertu dut dena ispiluaren aurrean jartzean, ni nintzen begira zegoena, ilargia, nire aurpegiaren islada!
4.
GOZA DEZAGUN 03:01
Beti datorrenari itxoiten / biharkoa hobea dela espekulatzen… baina hau heltzean / konturatzen zara / gaurkoan ere berandu zabiltzala! Goza dezagun momentu hau / alde batera utziz presa eta estresak / Arnas dezagun haize gordin hau / biharkoa biharko utziz! Beti iraganari begira / atzokoa hobea zela esaten… baina gogoratzean / konturatzen zara / ez dela berriz errepikatuko… beraz orain! Ez dut zama hau nire gainean eraman nahi / gaurkoan zakarretara bota eta… Bizitza bakarra dugula gogoratu / momentu hau ez dela berriz errepikatuko!
5.
SORGIN EHIZA 03:52
Atsedenik ez da, sorgin ehiza hontan / ezberdin izatea garesti dagoen lekuan / gaur atzo bezala ateratzen dira / biktima erraz batzuk kondenatzera. Ezer gabe, aukerarik gabe / zirkuko pailazo izendatu naute / Gidoi idatzia paper tximurtuan / koldar batzuek kontatua! Helmuga gabeko bide zidorretik / arrastaka eraman naute… zergatik? Ez dut jarraitu nahi esklabu izaten / egin ez dudanagaitik errukitzen. Bakea honela egiten dute eta bakean bizi nahi omen dute...
6.
Gaur ere bonbardaketa jasan dugu gorputz atalik galdu gabe / informazioa irensten dugu batere mastikatu gabe. Beste behin ere egia pintzel finez marraztu dabe / errealitatea makilatzeko gai benetako artistak daude. Titular handiez estaltzen dituzte gure / bizitzak trajedun jaunen esanetara. Mende berriko armarik boteretsuena da / gure irudimena erahiltzen duena!
7.
BART 02:37
Bart topatu naiz itzaletan begirada lotsati / garai bateko ametsetan, bihar berandu zenean. Nostalgia erein du denborak, bizimodu makurren ketan / amets itoen arnasak amets berria puztu dezan. Ikasi dugulako maitatzen sagar gazien dardaraz, arimak igurzteraino. Ikasi dugulako borrokatzen bihotzaren larrosa, bizia irri batekin eskaintzeraino. Bizitzaren bidaia laburrean hiru zutabe, hiru aterpe / guraso, maitale eta lagunak, lehertu ezinezko loreak.
8.
IXILEAN 02:37
Berriro pasako nituzke neguko arratsalde hotz horiek lengo moduan / orain ez zaudela somatzen dut falta, egon zinenean ez nuen bezala. Zenbat aldiz damutzen naizen gauzetaz, zenbat aldiz jakingo bazenu / bere garaian egin nituen gauzak ez ziren gauza berdinak izango. Baina orain, zergatik negar egin, zertarako aldatzen saiatu / Ixilean gordeko dira sekretu handienak.
9.
Jainko bakarraren izenean / gizarte dena “bide zuzenean” jarri nahian / beldurra jende aurrean banatuaz. Gurutze bedeinkatua aurretik / lurralde berriak pekatuetatik salbatzera joan omen ziren, eta gaur oraindik doaz… Aspalditik… / ipuin ta kondairaz izkutatuta / bezala!! Zabiltzate hainbat gezur ta gorpu artean. Txikiegi geratu zaizue zerua / jada!! Odolez Beteta baitago dena... Kultura ezberdina edukitzeagaitik / hizkuntza satanikoan mintzatzeagaitik / hamaika pertsona sutan erretzen, ta ez da inor oroitzen… Jainko izatera jolasten jainkoaren izenean! / Jainko izatera jolasten boterean gonapean! Fedeaz izutu gaituzte...
10.
BEHINGOZ 04:06
Legedi arrotzen mailuak epaitzen gaituen artean / marraskiloak izango gara beraien oinpean / amildu den etorkizun antzu baten oroimena… Eta hamaika urteren buruan, behingoz amestu nahi dut… Talde handi baten bultzada esperantzaz jantzi eta begirada altxata. Olatu berean eskutik, pausoan bihotza irauliz. Kolpatuko dituzte gure haurrak eta zaharrak / torturatu gure gorputz gazteak ta zezen baten eskubide, berdinekin aldean aterako gar aplazara estreinekoz…
11.
ZUGANA 03:47
Egoera nahasia, egun gris haietan / loreak ximeltzen saiatu arren / ilusioak eusten gintuen! Urrunera begiratzen dut ta ezta zaila zure irudia ikustea / zure hitzak entzuten ditut atzo bezala, hutsetik ateratzen! Momentu zailetan aurpegi ona jartzea zaila dela badakigu Baina erakutsi diguzu, nahiz ta sufritu, garrantzitsua dela barre egitea! Euri tanten kontra oihukatzen dut, hauekin batera ez itotzeko / Haizearen kontra oihukatzen dut, nire hitzak zugana heltzeko. Besarkada hauek zuretzat, gela hotza epel mantentzeko / Barre algara hauek zuretzat, gela iluna kolorez jansteko, margozteko!

about

Muxikako MUXIKON estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua, Iñigo Etxebarrietarekin.

credits

released July 31, 2010

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

tags

about

SARKOR

www.sarkor.net

Tel. 644 248 271

Punk-Rock eta melodiaz janzten ditugu abestiak, azkarrago edo motelago, gure kutsua mantenduz.

contact / help

Contact SARKOR

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like SARKOR, you may also like: