We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

SU EMOTEN

by SARKOR

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
ROCK IZAR 04:31
Zerrendetan lehena / diskorik salduena / zeruko izar argi / ta distiratsuena. Rock izar handi bat naiz harrotasunak galduta dabilena / Kendu paretik eta bota alfonbra gorria… banator ta... Lagunak ahaztu ditut / argi honek itsutu nau / ez nigana hurbildu / kutsatu egingo nauzu! Gogoratzen al duzu lau lagunen aurrean jotzen genuenean /gogoratzen al duzu umila zinenean. Izar handiak ere lehenago edo beranduago, itzali egiten dira / Igotzen den guztia lehenago edo beranduago, erori egiten da / Izar handiak ere lehenago edo beranduago, itzali egiten dira / Bitxirik ederrena lehenago edo beranduago, erdoildu egiten da.
2.
Aitzakirik ez den arren / nolatan zara ausartzen / guzti hau justifikatzen / Indarra erakutsi nahi / ta barruko kaka denak / norbaitengan jaurti behar. Ez al zara ohartzen, maite den pertsona ez dela inoiz jipoitzen / Eta ei! konturatu zaitez lore ederrena zimeltzen da zaintzen ez bada. Oraindik agerian du / lehengoan eman zenion / aurpegiko osti hura / Jada ez da maitasunik / ez dago errespeturik / antza ez zaizu ardura. Emakume bat gehiago! / zerrenda beltzean dago / Gaur ere atzetik dabil / denak jarraitzen du berdin…
3.
SU EMOTEN 03:06
Expresa bete eta kontzerturantz / ez dugu gehiegi entsaiatu azkenaldian, betiko antzera / Baina lagunak ta jaia handik seguru / zain izango ditugula gogoz beteta! Zortziak dira ta jada hasi da iluntzen / soinu frogarik ez dugu egingo antza, betiko antzera / Afaritxoa ondo jan ta edan ostean / taulara gatoz danari su emotera. Ondo dagoena irri batez kontatzen ta txarto dagoena berriz kritikatzen / Orain hemendik zuei begiratzean, oihu ta txalo artean… prest gaude!!! Bukatu osteko akatsak bilatzen / lagunak dio putoamoak zarie / Orain bakoitza bere erara lasaitzen / ea hurrengoan hortik ikusten garen, egoten garen!
4.
IRAUTEN 03:15
Morroi leial ta zintzoa inoren esanetan, gizarte eredu zuzena / Non atzoko promesak, non atzoko ametsak, gaur berriz argitu du goizean / Berdina egunez egun / hau merezi al dugu? Eroriz ibiltzen ikasiz / kolpetik kolpera altxatuz. Hiltzen saiatu arren, berrehun milagarren aldiz inoi baino indartsuago / Ezberdinen artean, berdinak aurkitu nahi, behingoz erakusteko zer garen / Hitza da eskatzen duguna hitza da eskatzen dutena. Eroriz bizitza eginez / kolpetik kolpera altxatuz. Irauten ikasi dugu, negarra irrifarrez estali arren, Ukatu nahi duten, sentipen honen gainetik, Herri bat delako irmo eta zutik.
5.
Berriro errepublika, berriro ere oihuka / berdintasunaren bila eratutako borroka / Batzuk ez dute halere onartzen euren porrota / ta tropak bildu dituzte herritar guztien kontra / Suntsiketa dute arma, boterea helburua / erasoak hasi dira, ta heldu da guda ordua. Zenbat herri errugabe, ta zenbat biktima / zenbat jende desagertuta, zenbat erailketa. Kolpe bizkor baten bidez lortu nahi zutena / orain guda bihurtua, herri zauritua / Erresistentzia gogor faxisten aurrean / erasoak hasi dira, ta heldu da guda ordua. Goazen goazen , garaipenaren bila! / Goazen goazen geurea da garaipena!
6.
MARIONETAK 03:33
Berriro zulorako bidean, laneguna ez izan arren arrastaka naramate! Hamar ordu sartu berri ditut lanean ahohandi hau jasanez / Berak nahi dituen gauza guztiak ta nahi dituen bezala eginez / Baina dirua beharrezkoa dut gizarte honetan eusteko / Zelan etorkizunean pentsatu hiru hileko kontratuz hiltzeko / Gu ez gara kabroi baten kontrolpeko MARIONETAK! Nazkatuta nago, osasuna ta askatasuna hain merke hortik saltzeaz / aurrera egiteko ez dut inoren preso bizi nahi. Ebaki itzazu hariak eta zeure oinez ibili! Nazkatuta nago, osasuna ta askatasuna hain merke hortik saltzeaz / Geuk izan behar genuke geure mugimenduen jabe, gidariak!
7.
Amaierarik gabeko istorio bilakatu den liburuko orri berri bat idatziko da gaur / Nortasuna ukatzea, askoren ogibidea izaten ari den hontan... ez dugu parte hartu nahi! Bitartean dena txarto / batzuk ez dute eman nahi ta besteok berriz asko / Lagunak etxetik urrun / konponbide baterako etxean behar ditugu / Eskubide urratuak / urruti ta zapalduak egotera behartuak / Hau ez dute ikusi nahi / nahiz eta herri oso bat dagoen hemen euren zai.
8.
Egun bitxia bezain, egun zoriontsua abenduak 24 / gogo ta indarrez, eraikitako ametsak oraindik be tinko dirau / Espekulatzaileen negozio ustelez / gu er usteldu nahiean / Desalojo aginduz, kanporatu arren / segiko dugu geurean! Milaka amets sortuz denok batera, autogestioz aurrera / Pentsamendu askean, modu librean, egindezagun aurrera Otsailak 18, berriz ere barruan, ASTRA geure eginez / putre ugari dabil hegan inguruotan gu bota nahi ta ezinez / Zailenak igarota / ilusioz gainezka / etorkizunari begira / Ikusi inguruko / kolore biziak / zerbait aldatzen ari da… Zer gertatzen ari den gure herri honetan / zu barik eztau ezer!
9.
BAT GEHIAGO 03:07
Ulertzea zaila den mundu honetan, ustezko berdintasunean, miseria ugari / Batzuen botere nahi ase ezina, guztia beraien gustura egina, besteon existentzia. Sentimenduak urrun geratu dira, jada ez dago ideal sal ezinik, prezio bakorik / Norberak berea duen bitartean ez dugu begirik zabalduko… ez dugu ikusiko... Beste bat gehiago garela ontzi berean itsaso zabal honetan. Beste bat gehiago garela gidaturik dagoen noraeza hontan. Ez al duzu inoiz pentsatu ez zaudela mundu hontarako egina? Orain gelditzen zaigun bakarra, itsaso zakar honetan ez itotzea.
10.
ESNATU 03:52
Eskilarak behera banoa / ehun ta hogeita hirugarrenean / Betiko kafe mingotsa / betiko kafetegian… betiko aurpegien aurrean. Baina gaur kroasana jan dut / madalena baten ordez / Klonatu egin dituztela / dirudien goiz hontan / ea zerbait aldatzen den. Jan ostean berriz sofan / dokumentalaren aurrean / Betiko postura bera / betiko manta oinetan… koala ez da betikoa. Zuhaitzean dago lasai / ni hemen nagoen antzera / Berak pozarren dirudi / lerdo aurpegi horrekin / baina bietan nor ote da? Esnatu zure errealitate hortatik / mugitu, besterik aurkitzen saiatu / Bideak eginak daudela ukatu / zure eskuetan aldaketa dela sinistu. Laino beltzak ditut gainean ta euriz busti nahi dut gaurkoan
11.
Metro bat falta zait berriro barrara heltzeko / glu-glu dena edan ta beste bat eskatu diot! Txosnatik bagoaz taberna baterantza / botea bukatu egin da antza / Beste bost bakoitzak, hau da hau panorama / juerga luzerako doa… ai ama! Txoriari ura aldatzera noa / komuna aurkitzen badut nahikoa / Han non agertu den jende artean / joan den asteko neska berriz hemen da! Metro bat falta zait bere albotik pasatzeko / glu-glu dena edan ta belarria jango diot / Mandanga honekin hanka barruraino sartuaz / bi muxu eman ta kalabazak eman zizkidan! Mandanga honekin, etxera bidean galduta / gaur ondo pasa dut ta kanpaia jotzera noa…

about

2007ko urria eta 2008ko otsaila artean Aulestiko ALTXATUNE estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua Iñigo eta Txortx Etxebarrietarekin.

credits

released May 3, 2008

license

all rights reserved

tags

about

SARKOR

www.sarkor.net

Tel. 644 248 271

Punk-Rock eta melodiaz janzten ditugu abestiak, azkarrago edo motelago, gure kutsua mantenduz.

contact / help

Contact SARKOR

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like SARKOR, you may also like: